LOPD

Segurtasun-politika (DBLO)

DATU PERTSONALEN BABESA

KONECTIA, SL - k bete egiten ditu abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa (DBLO), abenduaren 21eko 14720/2007 Errege Dekretua, aipatutako Lege Organikoa garatzen duen Araudia onartzen duena (DBLOED), eta indarrean dagoen eta unean-unean aplika daitekeen gainerako araudia; baita Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Araudia (UE) ere, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Horien guztien helburua da une oro erabiltzailearen datu pertsonalen erabilera eta tratamendu egokia bermatuko dela zaintzea.

www.konectia.net webgunearen bitartez jaso eta tratatzen diren datu pertsonalak KONECTIAren erantzukizunekoak izango dira, eta haren titulartasuneko eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoan inskribatutako fitxategietan barne hartuko dira. Datu horiek kasu bakoitzean aurreikusitako helburuetarako soilik erabiliko dira.

Aipatutako fitxategiei dagokienez, KONECTIAk jakinarazten dizu ezarrita dituela datu pertsonalen segurtasuna bermatzen duten eta datu horien eraldaketa, galera, eta baimendu gabeko tratamendu edo eskuraketa galarazten dituzten neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta arriskuak kontuan izanik, arriskuok gizakiek zein ingurune fisiko edo naturalak sortutakoak izan. Hori guztia DBLOaren 9. artikuluan eta DBLOEDaren VIII. Tituluan xedatzen denari jarraiki.

Era berean, interesdunak datuak erabili, ezeztatu, zuzendu eta aurkaratu ahal izango ditu, DBLOan berariaz aitortu legez. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko du jarraian adierazita dagoen helbidean, nortasuna egiaztatuta eta datuak zein eskaeraren arrazoiak zehaztuta:

KONECTIA, S.L. Hartzailea: Datuen babesaren arduraduna Landabarri Pasabidea,3, 5.solairua Telefonoa: 944 393 094 48940– Leioa (Bizkaia)

COOKIE-EN POLITIKA ETA ERABILERA

Cookie bat hau da: erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean, smartphonean edo beste edozein gailutan biltegiratzen den artxibo txiki bat, nabigazioari buruzko informazioa duena. Cookie-ek gure webgunearen kalitatea hobetzen laguntzen digute.

Cookie-ak nahitaezkoak dira Interneten funtzionamendurako, ezin konta ahalako abantaila baitakartzate, gure web-orriaren nabigazioa eta erabilera erraztuta. Cookie-k ezin diote inolako kalterik egin zure ekipoari. Bestalde, horiek aktibo egoteak web orriaren errendimendua ezagutzeko aukera ematen digute, baita zer jakinarazi behar dugun eta zein arazo sor daitekeen jakiteko aukera ere.

DATUEN EGUNERATZEA

KONECTIAko helburua da bertan agertutako datu guztiak guztiz eguneratuak egotea. Zentzu honetan, datu okerrak edo zaharkituak badaude, mesedez abisatu.

ESKUBIDEAK

Ez ahaztu legez dituzun sartze, zuzentze, ezabatze, oposaketa eta/edo mugatze-eskubideak zure datu pertsonalen inguruko tratamenduari dagokionez erabiltzea beharrezkoa denean. Horretarako, KONECTIA ZERBITZU INTEGRALAK, S.Leko Datuen Tratamenduaren ardunadunari zuzentzea beharrezkoa da- Landabarri Pasabidea 3, 5.solairua-48940 Leioa- NANaren fotokopia bertan erakutsiz edota korreo honetara erantzunez.

DATUEN SEGURTASUNAREN BABESAREN POLITIKA

KONECTIAk beretzat gordetzen du inolako jakinarazpenik egin gabe webgunean aldaketak egiteko eskubidea. Hain zuzen ere, webguneko edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ditzake, baita haiek zerbitzarietan aurkezteko eta kokatzeko modua ere.